P lerroaren mapa

Ikusi mapa

Proiektua

P lerroaren mapa 1936tik aurrera Pirinioetan eraikitako bunkerrak identifikatzea helburu duen proiektu bat da. 2015etik 2022ra mapa lankidetza proiektu bat izan zen, non edonork gehitu zitzakeen aurkitutako bunkerrak!

Egin klik mapako bunker batean bere argazkiak ikusteko.


Zertarako balio du P lerroaren Mapak?


Pirinioetan ibilaldi tematikoak antolatzeko
Ezohiko bunker hauek ibilaldi edo mendi zirkuituen helburu bihurtu daitezke! Haurrak (eta nagusienak) motibatu ditzakete altxorraren bila edo antzeko behaketa joko baten bidez...

Hiri esplorazioko turismoa (urbex) sustatzeko
Ezohiko monumentu hauek nabarmenduz P lerroaren Mapak jarduera turistiko berri bat (bunkerologia) sortzea ahalbidetzen du Pirinioetako lurraldeetan zehar.

Pirinioetako historiaren memoria gordetzeko
Bunker guztiak zerrendatuz, mapa honek sistema osoa monumentu mailara igotzen du eta mendien erdian kamuflatutako hormigoizko bloke horiek zer diren ulertzeko aukera ematen digu. Arkitektura militarraren ondare bikain hau nabarmentzen du (gizakiak, oro har, beti topatzen du inspirazioa gatazkei dagokienean).

Sistemaren estrategia orokorra ulertzeko
Mapa, iruzkin eta argazkiek espainiar estrategek erabakitako maketazio plana ondo ulertzeko aukera eskaintzen dute.



GPS 42.62423,0.76656

P lerroa

P lerroa, batzuetan Pirinioetako Antolaketa Defentsiboa edo Gutiérrez Lerroa ere deitua, Francisco Franco diktadorearen erregimenean ezkutuan eraikitako defentsa-bunker multzo bat da (etsaien suari aurre egiteko gotorleku militarrak). Haien helburu nagusia Aliatuen ustezko inbasio bat eragoztea zen. Horretarako Pirinioek osatzen duten 500 km-ko harresi naturala baliatuz. Lerroak bunker kopuru ikaragarria du. Une honetan mapak 3.202 bunker ditu, horietatik, 2.251 egiaztatuak daude eta oso posibleak diren beste 951 daude. Bunkerrik altuena itsas mailatik 2.507 m-ra dago (GPS 42.43958, 1.56357).

Lerro hau erdi lurperatuta dauden hormigoi armatuzko bunkerrez osatuta dago, batzuetan tunel bidez lotzen direnak. Bunker hauek Erresistentzia Zentroetan (CR) antolatzen dira, aldi berean gune hauek arrisku mailaren arabera sailkatuak zeudelarik (liburuetan edo interneten aurkitzen diren CR-n mapak ez datoz bat errealitatearekin). Garai hartako beste eraikuntza batzuk baina mantenu eta babes gutxiago jaso zuen eta laster geratu zen zaharkitua. P Lerroko bunker asko eraiki ziren garaian basoak txikiagoak ziren, hortaz egun bunker asko basoan topa ditzakegu. Franco hil arte lerroa sekretu militarra izan zen. Gehiegi hitz egiten zuen edonork arazoak izan zitzakeen... 1980 hamarkadan behin betiko alde batera utzi zuten.


Sperrlinie Pyranäenfront

Frantziar aldean, alemaniarrek blokau lerro bat eraiki zuten 1944an, Sperrlinie Pyranäenfront izenekoa. Izan ere, beldur ziren Espainia Aliatuen aldera pasako ote zen. Lerro hau berrogei bat bunkerrez osatuta zegoen, bereziki erdi lurperatuta dauden tanke-dorretxoez. Harresi Atlantikoko bunkerren antzera hauek ere diseinu estandarizatu bat jarraitzen zuten.

Mapak Pirinioetako beste bunkerrak ere jasotzen ditu: Atlantikoko Harresia, Südwall, Espainiako kostaldeko defentsa eta Gerra Zibileko bunkerrak.


bunker pirineus
GPS 43.03623,-1.47202
bunker pirineus
GPS 43.06045,-1.4828
bunker pirineus
GPS 43.04792,-1.49508
bunker pirineus
GPS 43.21989,-1.5074
bunker pirineus
GPS 42.62405,0.76623
bunker pirineus
GPS 42.62423,0.76656
bunker pirineus
GPS 42.63708, 0.79648
bunker pirineus
42.37547,1.6707 / 42.35888,1.67986
bunker pirineus
GPS 42.35668,1.68412
bunker pirineus
GPS 42.35105,2.88748
bunker pirineus
GPS 42.43533,3.16047
bunker pirineus
GPS 42.23676,3.21697

Historia

Bunker motak

P Lerroko bunker guztiak ezberdinak dira, baina ia beti aurkitzen dira bunker mota berdinak. Bunkerrak ez ziren inoiz armatuak egon, baina honako armamentu hauek erabiltzeko sortu ziren:

Fusil metrailadorerako bunkerra


Fusil metrailadorerako bunker espainiarraren planoa Oviedo 7,92 mm fusil metrailadorea
Automatic rifle OC 1937 modeloa, 7 mm


Metrailadore bunkerra


Metrailadore bunker espainiarraren planoa Hainbat modelo eskualdearen edo eraikitze-dataren arabera.
Hotchkiss 1914 modeloa, 7,92 mm
Alfa 44, 7,92 mm
Eta baliteke ZB vz. 37, 7,92 mm


Tiro-puntuak


Tiro-puntu espainiarren planoa Batez ere Katalunian.
Tiratzaile batentzako banakako putzua.


Gurdien kontrako kanoien bunkerra


Gurdien kontrako kanoientzako kasamata espainiarraren planoa PaK 40, 75 mm
Placencia 60/45, 60 mm


Gurdien kontrako kanoientzako aterpea


Gurdien kontrako kanoientzako aterpe espainiarraren planoa Kanoi eta munizioentzako garajea, aire zabaleko tiro-plataforma bat (barbeta) zerbitzatzen duena, ziurrenik lehen urteetan eraikiak.


Infanteria-kanoiaren bunkerra


Infanteria-kanoirako kasamata espainiarraren planoa Urriak.
75/13 infanteriako tiro bizkorreko kanoia
65/17 kanoia


Hegazkinen aurkako metrailadorearen bunkerra


Hegazkinen aurkako metrailadorearentzako asentamenduaren planoa Oerlikon, 20 mm


Morterorako bunkerra


Mortero-asentamendu espainiarraren planoa Valero 81 mm, 1933 modeloa
Valero 50 mm, 1932 modeloa


Behatoki bunkerra


Behatoki bunker espainiarraren planoa Behaketa eta aginte bunkerra. Tamaina garrantziaren arabera aldatzen da, askotan gela bat edo birekin (telefono transmisioetarako adibidez). Batzuek tximinia dute negurako. Behatoki aipagarrienak:


Behatoki-putzua


Behaketa-putzu espainiarraren planoa Urriak.
Behatzaile bakar batentzako putzua, askotan tunel bati lotua.


Aterpeko bunkerra


Babes-bunker espainiarraren planoa Hiru tunel paralelo, tunel nagusi handiago baten bidez elkarri lotuta. Gehienak amaitu gabe daude eta hiru tunel-galeriak besterik ez dituzte.


Munizio-biltegia


Munizio-biltegi espainiarraren planoa Urriak.
Hezetasunaren aurkako horma bikoitza eta sarreren babesa defentsa-hormen bidez.


Gotorlekuak (Fortinak)


Gotorleku espainiarraren planoa Urriak.
Bunker handia, fusil-tiroketarako hamabost bat metrailadore-zulorekin (aspillerak). Ziurrenik lehen urteetan eraikiak.


Bunker-multzoak


Hainbat motatako bunkerrak, ehunka metrotako tunelez elkarri lotuak. Batzuek eskuko granadak jaurtitzeko putzuak dituzte (grenadier bunker). Ziurrenik lehen urteetan eraikiak.


Hormak eta sabaiak 75 cm-ko lodiera izango lukete. Bunkerrak ixteko ate blindatuak aurreikusi ziren. Hauetako batzuk eraiki ziren baina oso gutxi izan ziren instalatu zirenak. Eraiki gabeko bunkerren oinarri batzuk industu ziren (ez dira mapan agertzen). Hustubideak bunkerrak gainezka egitea eragozten du.
Fusil metrailadorea - GPS 42.3039, 2.17101
Metrailadore bunkerra - Modelo bateratua
Hegazkinen aurkako metrailadorea - 1946 (7. orria)
81 mm-ko morteroa - 1946 (3. orria)
Behatoki modeloa - GPS 42.35105, 2.88747 koordenatuen antzekoa
Konpainia/Bateria behatokia - 1946 (10. orria)
Behatokia - GPS 42.30608, 2.17925
Behatoki-putzua - 1946 (8. orria)
Aterpe osoa
Munizio-biltegia - 1956 - GPS 43.21335, -1.54109
Gotorleku modeloa (eraiki gabea)

Esplorazioa

  • Bunkerretan sartzeko linterna indartsua izatea ezinbestekoa da. Gomendagarria da kaskoa eramatea.
  • Begiratu oinak non jartzen dituzun, posible da erortzea, batez ere sarbide-zuloetan...
  • Lorezaintzarako tresnek landarediak gehien estalitako bunkerren sarrera garbitzen lagun dezakete.
  • Bunkerrek zaborra edo animalia hildakoak izan ditzakete, edo urez beteta egon daitezke.
  • Bunker batzuk jabetza pribatuan kokatzen dira.
  • Bunker batzuk saguzarren etxeak dira, bakarrik utzi ez gero ez dira kaltegarriak (hori bai, haien hozkadek amorrua transmititu lezakete).

Kontaktua

Nahi baduzu:
  • Bunker baten GPS koordenatuak eman
  • Zuzenketa bat egin
  • Maparen ediziora sartu
  • P Lerroaren inguruko artikulu bat bidali
  • Itzulpenak hobetu

Jarri harremanetan nirekin!



Ama-hizkuntza: frantsesa | Ulertzen ditudan hizkuntzak: gaztelania, ingelesa

P Lerroaren Mapa borondatezko eta irabazi-asmorik gabeko lankidetza-proiektua da.